Hauteskundeak

Ruiz: "Denon artean denok gura dugun Durangoren alde lan egingo dugu"

Aitziber Basauri 2019ko mai. 28a, 12:29

Durangon izan dituen bi ordezkariei eutsi PSE-EEk udal hauteskundeetan. Jesica Ruizek botoa ematera joan ziren durangar guztiei eskerrak eman dizkie, "partaidetza oso altua izan delako". Lau puntu egin du gora partaidetzak Durangon. Botoa eman dieten 1.540 durangarrei eskerrak eman die eta, azaldu duenez, "orain, denon artean denok nahi dugun Durangoren alde lan egingo dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!