Hauteskundeak

Durangoko udal gobernu berria zapatuan eratuko da, 12:00etan hasiko den bilkuran

Markel Onaindia 2019ko eka. 13a, 10:12

Udalak informatu du zapatu eguerdian garatuko dela datozen lau urteetarako gobernua osatzeko ez ohiko batzarra. EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak aldaketa historikoa gauzatzeko aukera edukiko dute, EAJren 40 urteko agintaldiaren ostean. EH Bilduk udaletxeko plazara agertzeko deia egin die herritarrei, "gobernu berriari babesa adierazteko".

Ekainaren 15a izango da udal berriak eratzeko eguna, eta Durangon eguerdian egingo dute ekitaldia. Momentuz ez dago akordioen inguruko informazio ofizialik. EH Bilduk asanblada egin zuen atzo akordio aukerez berba egiteko, baina ez dute informaziorik aurreratuko. Herriaren Eskubidea koalizioko partaide den Elkarrekin Podemos alderdiak, bestalde, Onda Vasca irratian adierazi du negoziaketak bideratuta daudela Durangon eta Elorrion.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!