Gontzal Sarrigoitia alkateari bere familiak idatzi dion gutun hunkigarria

Anboto 2019ko eka. 14a, 14:34

Alazne Sarrigoitia, Eneko Sarrigoitia eta Lurdes Unzuetak idatzitako gutuna: 

Aita

Hamabi urte egin dituzu maite duzun herriko alkate. Pasioz bete duzu zure kargua, baina deskantsurako ordua dela erabaki duzu. Deskantsu diogu, baina badakigu orain arte bezala lanean jarraituko duzula gure herri txiki hau, Garai, aurrera ateratzen, herritar gisa egin ahal duzunean lagunduz.

Oraindik gogoan dugu 2007ko hauteskunde eguna. Poztasun handiz hartu genituen emaitzak. Orduan geneukan taldearen babesa eta ezerk geldituko ez gintuela sentitu genuen. Polita izan zen iraun zuen bitartean.  Ez zen denbora asko pasatu jendea taldetik aldentzen hasi zenean, herritar zein herritar ez direnen mehatxuak jaso genituenean, jendea gaizkiesaka ibiltzen hastea, jendeak albo batera uztea,  eta abar.  Hasierako babes hori sentitu gabe. Gogorra izan da, ez dugu ukatuko. Baina denari aurre egin diozu, gure herri maitea erdian jarri eta honen alde borrokatuz. Lau urte gutxi balira, beste birritan aurkeztu eta aurrera!

Hau guztia zure ondoan bizita ere, herria maitatzen erakutsi diguzu, aita, eta gorabeheren aurrean gogoz aurrera jarraitzen, maite dugun horren alde borrokatzen.  Egon ziur horretan jarraituko dugula gogotsu. 

 

Egin duzun lanaz eta zutaz harro gaude! 

Maite zaitugu!

 

Alazne Sarrigoitia Unzueta, Eneko Sarrigoitia Unzueta eta Lurdes Unzueta Arza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!