[EGITARAUA]: Bernako jaietako egitaraua

Anboto 2024ko uzt. 17a, 16:34

Bernako jaiak abuztuaren 2an hasiko dira, Donien Atxagaz eta trikitilariekin. Zapatuan, erromeria, auzo afaria eta briska txapelketak izango dituzte.

EGITARAUA

Abuztuak 2, barikua

  • 20:00 Donien Atxa ipintzea
  • 21:00 Petite eta bere lagunak. Jaiei hasiera emateko trikitilariak

Abuztuak 3, zapatua

  • 12:00 Meza. Ondoren, Ariñ-ariñ dantza taldearen saioa. Saltxitxa jana eta triki poteoa
  • 14:00 Igel txapelketa (Izen ematea: euro bat). Saria, inskripzioan sarturiko dirua.
  • 18:00 Briska txapelketa (izen ematea: 5 euro). Sariak: 70 euro, 50 euro, 30 euro eta 20 euro
  • 21:30 Auzo afaria Eusko Labelen eskutik
  • 22:30 Erromeria Kaixo taldeagaz
  • 00:00 Txokolatada
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!