Joan zen eguenean Zaldibarko emakume batek jasandako eraso matxista gaitzesteko elkarretaratzea deitu du udalak, gaur goizean, udaletxe aurrean. "Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez" goiburua idatzita zeraman pankartaren atzean hainbat udal ordezkari, langile eta herritar batu da.
Mugimendu feministak ere elkarretaratzea deitu du arratsalderako. Mobilizazioa 19:00etan izango da, plazan. Udalak herritar denak parte hartzera animatu ditu.