Zornotzako Karmen jaiak azken txanpan sartu dira

Anboto 2024ko uzt. 26a, 12:06

Oraindik ume, gazte nahiz helduentzako makina bat ekintza geratzen da aurretik.

Karmen jaiak azken txanpan sartu dira. Hala ere, oraindik badago zerekin gozatua, gaurtik bertatik hasita. Gaur umeentzako ekimenak nagusituko dira egunean zehar. Euretako bat jendetsua izango da gainera, urtero lez. 19:00etan, umeen tanborrada hasiko da honako ibilbide honekin: Ibaizabal, Nafarroa, San Juan, San Miguel, San Pedro, Luis Urrengoetxea, Larrabide, Karmen kalea eta Zelaieta.

Gauean, 23:00etan, musika kontzertuak izango dira: Mariatxi imperial Elegancia Mexicana, Zelaieta parkean, eta, Süne eta J Martina, Zubiondo plazan.

Zapatua, azken eguna

Bihar, jaietako azken egunean —mozorro eguna da—, musika izango da nagusi egun osoan zehar hainbat fanfarriarekin, aniztasunaren kalejirarekin, disko ibiltariarekin, eta,  Supercremalleras eta Kaotiko taldeen kontzertuarekin.

Jaietako egitarau osoa LOTURA HONETAN.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!