Batzuk txapelketako lehian sartzea izango zuten helburu, eta beste batzuk kuadrillan bazkaltzea. Kasu honetan, egun eder bat pasatzea irabazi dute denek. 5.300 lagun inguru batu ditu aurten Zornotzako marmitako txapelketak. Errokor guztiak hautsita, giro ederra eta usain hobea sortu dute parte hartzaileek marmitakoa aitzakia hartuta.