[EGITARAUA]: Marmitako txapelketa, harri jasotzea eta Anariren kontzertua Mallabiko jaietan

Anboto 2024ko uzt. 18a, 11:14

Abuztuaren 14tik 16ra jaiak ospatuko dituzte Mallabian. Besteak beste, gazteen arteko olinpiadak, Tio Teronen semeak taldearen dantza saioa, Ez da kasualitatea bertso saio musikatua eta Eingo taldearen erromeria ibiltaria izango dituzte.

EGITARAUA

Abuztuak 14, eguaztena (Umeen eguna)

  • 11:30-13:00 Mallabiko trikitilariak kaleak girotzen
  • 12:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako haur parkea herriko frontoian eta parkean
  • 18:00 Apar festa parkean
  • 19:00 Txupinazoa, Mendibil abesbatzaren eskutik. Ondoren kale animazioa Motociclones elektrotxarangarekin
  • 19:30 Txokolatada plazan, euria bada parkeko aterpean
  • 21:30 Pilota partiduak Mallabia I Kirol Etxean: Elezkano II-Eskuza // Dario-Erostarbe eta Altuna III-Tolosa // Elordi -Martija (Pilota partidurako sarrerak zelan eskuratu. Sarrerak abuztuaren 1etik 13ra udaletxean salgai: 18€. Langabe, ikasle, jubilatu eta pentsionistentzat 12€ justifikazio txartela erakutsita. Partidu egunean txarteldegia 21:00etan zabalduko da eta sarrerek prezio bakarra izango dute: 25€)

Abuztuak 15, eguena (Andra Mari eguna)

  • 11:00 Meza Jasokunde parrokian
  • 12:30 Mallabiko dantzariak herriko frontoian
  • 13:00-15:00 Erromeria ibiltaria EinGO taldearekin
  • 17:00 Tute txapelketa Kontzejuzarrean (Izen-ematea: 10 euro bikoteko). Sariak: 120 euro eta garaikurra, 100 euro, 80 euro eta 60 euro.
  • 17:00 Mallabiko gizonezkoen XXXIV. eta emakumezkoen IV. harri-jasotze saria Harri Txikia herriko frontoian (Gizonezkoek 100 kiloko zilindro zaharra eta 100kg-ko bola. Emakumeek 62,5 kiloko zilindro zaharra eta 62,5 kiloko bola) (Sariak: 900 euro, garaikurra eta txapela; 750 euro eta garaikurra; 600 euro eta garaikurra eta 500 euro). 
  • 19:00 Tio Teronen semeak. “Haurreskolari” ikuskizuna parkean. Euria bada, frontoian.
  • 20:00 Ez da kasualitatea bertso saio musikatua plazan. Euria bada, elizpean: Miren Amuriza, Ane Labaka, Aner Peritz eta Aissa Intxausti. Gai-jartzailea: Iruri Altzerreka. Musikariak: Oihana Rodriguez eta Isaak Arruti
  • 22:30 Anari parkean

Abuztuak 16, barikua (San Roke eguna)

  • 12:00 Meza Jasokunde parrokian
  • 11:00-14:00 Paella eta Marmitako lehiaketak plazan (Izen-ematea 11:30ean. Marmitakoa 13:00etarako aurkeztu behar da eta paella 13:30erako) Sariak: 110 euro, 55 euro kategoria bakoitzeko. Lehiaketa Mallabiko trikitilariek girotuko dute
  • 14:00 Paella eta marmitako lehiaketako sariak banatzea
  • 14:15 Jubilatuen bazkaria Kontzejuzarrean
  • 16:00 Sua taldea jubilatuentzat Kontzejuzarrean
  • 17:30 Koadrilen arteko jolasak Gazte Asanbladakoek antolatuta (Saria: pintxotarako 20 txartel)
  • 20:00 Txerri errea (pintxo bat, 1€) eta sagardoa doan parkean
  • 20:30 Erromeria Luhartz taldearekin parkean. Ondoren DJ Marrazo
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!