Eusko Trenek gaueko zerbitzua indartuko du Zornotzako jaietan

Anboto 2024ko uzt. 18a, 08:30

Zapatu gauetan eskaintzen den tren zerbitzua indartu egingo dute Zaldibar eta Zornotza artean. Zerbitzu gehigarri hori uztailaren 20tik 21erako eta 27tik 28rako gauetan eskainiko da.

Zornotza eta Bermeo arteko trenen zerbitzua (E4), berriz, zapatu gaueko ohikoa izango da (bi orduro). Kasu honetan, jende asko egongo dela aurreikusten denez, jatorri edo helmuga Zornotza duten zirkulazioek ez dute geldialdirik Geralekuan. Euskotrenek ematen duen gaueko garraio zerbitzua Geltokian zentralizatuko da.

Euskotrenek jakinarazi duenez, odutegiak www.euskotren.eus webguneko bilatzailean edo aplikazioan kontsultatu daitezke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!