Zaldibarko udalak adierazpen instituzional baten bidez jakietara eman duenez, herriko emakume batek eraso matxista jasan zuen eguenean.
Idatzi horretan biktimari babesa adierazi diote: "Udalak bere konpromisoa berretsi nahi du bizitza, askatasuna, duintasuna eta emakumeek herritar gisa dituzten eskubideen kontra erasotzen duten indarkeria mota guztiak errotik ezabatzeko. Emakumeen kontrako indarkeria emakume eta gizonen arteko berdintasun ezaren adierazpenik basatiena da". .
Udalak bat egiten du, eta herritar guztiei dei egin die, eraso matxista hori gaitzesteko kontzentrazio deialdietan parte hartu dezaten, astelehenean, 12:00etan eta 19:00etan, Udaletxeko Plazan.