Ertzaintzak ikerketa eta bilaketa-operatibo bat abian ditu Loiu eta Sondika inguruan, goizaldean Zornotzako establezimendu batean izandako lapurreta baten ustezko egileak bilatzeko. Lau inplikatuak ihesi zihoazen ibilgailuari jarraipena egin ondoren, haietako bat atxilotu egin dute, eta beste hirurek lubeta batetik ihes egin dute baso-eremu baterantz.
Gertakariak 03:20an hasi dira, Amorebieta-Etxanoko ostalaritza-establezimendu batean indarra erabiliz egindako lapurreta baten ondorioz. Udaltzaingoaren patruila batek ustezko egileek ihes egiteko erabilitako ibilgailua antzeman du, eta jarraipena egiten hasi da. Horrez gain, hainbat ertzain-etxetako agenteak ere bertaratu dira.
Ertzaintzak azaldu duenez, ibilgailu susmagarriak abiadura handian jarraitu du ihes egiten, argirik gabe, eta gainerako erabiltzaileentzat eta polizia patruilentzat oso arriskutsuak diren gidatze-maniobrak egin ditu. Agenteei hainbat tresna bota dizkiete ibilgailutik, hala nola mazoak edo kutxa ererregistratzaile bat eta hainbat objektu, polizia-ibilgailuak jo ditzaten. Gainera, horien aurka egin dute, eta Ertzaintzaren zenbait ibilgailuk kalte material handiak izan dituzte.
Hainbat bidetatik zirkulatu ondoren, azkenean Txorierriko korridorean, Larrondo Sondikako irteeraren parean, Ertzaintzak bidea blokeatu dio ihesi zihoan turismoari, eta erdibitzailearen kontra talka egin eta gurpiletako bat zulatu du. Txanoa jantzita zeramaten lau bidaiariak autotik jaitsi dira eta lubeta batetik behera abiatu dira, argirik gabeko gune hostotsu batera. Horietako bat ertzainek atxilotu ahal izan dute. 31 urteko gizon bat da. Egileek erabilitako ibilgailua Zamudion lapurtu zuten joan den ostiralean.
Gertakari horien ondorioz, Ertzaintzako agente batek osasun-arreta jaso du, eta hamar polizia-ibilgailuk kalteak izan dituzte.
Ertzaintzak eginbideak ireki ditu ustezko indarkeriaz egindako lapurreta-delituengatik, bide-segurtasunaren aurkako delituengatik (ausarkeriaz gidatzea) eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik.
Gaur goizeko lehen ordutik, Ertzaintza Loiu eta Sondika inguruan ari da bilatzen, Herritarren Babeserako, Brigada Mugikorreko, UVRko drone talde bateko, helikoptero bateko eta Txakur Unitateko kideekin, ihes egin duten beste hiru gizonak aurkitzeko.