Komun biek euren kabuz garbitzeko sistema daukate integratuta, baina Abadiñoko Udalak jakinarazi dunez, garbiketa zerbitzua egunero arduratuko da azpiegiturok garbitzeaz. Instalazioetariko bat Traña plazako iturrien ondoan dago, auzoko eskola eremuaren aldamenean. Bestea, Muntsaratzeko aterpearen ondoan kokatu dute, kirola egiteko kantxaren eremuan.
Azpiegitura biak 110.000 euroko aurrekontuagaz instalatu dituzte. Udalak gogoratu duenez, komun publikoak ipintzea izan zen iazko aurrekontu parte hartzaileetan babesik handiena jaso zuen proiektuetako bat. Hasierako asmoa komun bakarra ipintzea izan zen arren, zerbitzua auzo gehiagotara zabaltzeko helburuagaz, udalak bigarren bat ipintzea erabaki zuen.
Horrez gainera, Zelaietako frontoian dauden komunak ere erabilgarri daudela gogoratu dute. Azken hauek honako ordutegi hau daukate: astelehenetik barikura 08:30etatik 21:30etara.