[ARGAZKI GALERIA] Donien Atxa jasota martxan dira Garaiko jaiak

Anboto 2024ko uzt. 25a, 16:57

Datorren eguaztenera arte jai giroa nagusituko da Garain.

Abian dira Garaiko jaiak. Atzo arratsaldean jaso zuten Donien Atxa. Ezpatadantzarien azken entsegua, Lumagorriren oilasko pintxo dastaketa eta Ezten Giro taldearen erromeria izan ziren ondoren.

Datorren eguaztenera arte, egunero egongo da zerekin gozatua. Jaietako egitaraua LOTURA HONETAN ikusi daiteke.

(Argazkiak: Lucia Meruelo)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!