2022an legez, "jaietako osagaiak ahalik ondoen islatzen" ahalegindu da kartelean: dantzariak, gastronomia txapelketak… Trokotxa basurdeak toki dezente hartzen du eta jaietako maskotari "omenaldia" egiteko modua izan da. Izurtzako jaiak 2024 testua idazterakoan, herriko historia "aberatsari" erreferentzia egin gura dion letra tipoa aukeratu du.
Conde autodidakta da. Betidanik interesatu zaizkio irudigintza, argazkigintza eta diseinua eta apurka gaitasunak hartzen joan da. Hainbat bider irabazi du Abadiñoko kartel lehiaketa. Esaterako, iaz San Prudentzio eta San Trokazetako kartel lehiaketak irabazi zituen.