Eusko Jaurlaritzak radar finkoa ipini du Anteparaluzeta auzoan, Otxandion

Aitziber Basauri 2026ko ekainaren 25a

Anteparaluzeta auzoko artxiboko irudia.

Ekainaren 22tik dago radar berria martxan. Trafikoaren segurtasuna indartzea eta arrisku egoerak murriztea da helburua, udalak jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak radar finkoa jarri du  Otxandioko Anteparaluzeta auzoan.Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, trafikoaren segurtasuna indartu eta bide horretan gertatzen diren arrisku egoerak murriztea lortu gura da abiadura zaintzeko radarragaz. "Anteraparaluzetako auzotarren eta bertatik igarotzen diren herritarren segurtasuna hobetzea da helburu nagusia", zehaztu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!