Oreka Otxandioko Energia Berriztagarrien Komunitatean 90 familiak eta komertziok hartzen dute parte momentu honetan. Hala ere, oraindik badago aukera kide berriak batzeko. Horretarako hitzaldi informatiboa antolatu dute abenduaren 1erako. Orekaren instalazio fotovoltaikoak nola funtzionatzen duten azalduko dute, baita Otxandion sortzen den energia berriztagarria kontsumitzeko aukerak ere. Kultur Etxean izango da berbaldia, 18:00etan.
Uda ostean ipini zuten martxan Otxandioko Oreka energia komunitatea. Mainondoko instalazio fotovoltaikoak 81 kontsumo-punturi hornitzen die energia.