Otxandioko I. Artzai Txakurren Txapelketa ospatuko dute zapatuan

Anboto 2026ko ekainaren 26a

Artxate elkarteak antolatutako txapelketa baten irudia (Argazkia: Artxate Elkartea)

Arrabaleko landan lehiatuko dira txakurrak, 18:00etan hasita.

Artzai txakurren txapelketa egingo dute zapatuan, Otxandioko Arrabeleko landan. Sei txakur lehiatuko dira, aurten lehenengo aldia duen lehiaketan.

Zornotzako Inazio Irakulisen Beltz, Lemoako MIkel Pagazaurtunduaren Lay, Barinagako (Markina-Xemein) Igor Elordiren Lagun, Aretxabaletako Asier Dakostaren Zeru, Galdakaoko Bittor Bengoetxearen Pupi eta Aizarnazabalko Manuel Gorritiren Izar artzain txakurrak arituko dira lanean.

Arraza libreko artzai txakurren Artxate elkarteak antolatutako txapelketa, 18:00etan hasiko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!