[ARGAZKI GALERIA]: Tradizioari jarraituta Basabisita egin zuten atzo otxandiarrek

M.Z.

Otxandioren eta Aramaioren artean dagoen lur zatira bisita egin zuten atzo otxandiarrek. Eguraldia lagundu, otxandiar asko batu ziren 500 urtean baino gehiagoan mantendu den Basabisitara.

XV. mendetik gaurdaino heldu den gatazka historikoa da Limitadukoa. Udalerri bien artean dagoen 565 hektareako lursailak hainbat ika-mika sortu du menderik mende, eta, eztabaida bere testuinguru historikoan ipintzeko, Otxandioko Udalak ikerketa historikoa eskatu zuen. 2018tik 2020ra bitartean, diziplinarteko ikerlan sakona egin zuten, Belen Bengoetxea arkeologo eta EHUko irakasle durangarrak zuzenduta.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!