Urkiola eta Gorbeia inguruetan bezperan baturiko perretxikoak ipiniko dituzte ikusgai erakusketan. "Urte eskasa dugu, maiatzetik ia ez du euririk egin eta, baina ahalik eta alerik gehien batzen ahaleginduko gara", esan zuen Lejarcegik. Baturiko perretxikoak 13:00ak baino lehenago eramango dituzte kultur etxera. Han Errotari elkarteak sailkatuko ditu.
Galeuskal Jaia
Bestalde, zapatuan, euskal kultura eta kultura galiziarra batzen dituen elkartasun jaia ospatuko dute. Nekazaritza eta artisautza azoka egongo da plazan goizean; eta 12:30ean olagarro dastatzea eta umeentzako jolasak. Galiziako A Requinta De Lampai eta Pasarrúas De Gaiteros taldeek berotuko dute giroa. Herri bazkariak eta La Fantástica Orcrestraren kontzertuak borobilduko dute egitaraua.