Otxandioko jaiak

[BIDEOA]: Sirena eta kanpai hotsak Otxandion, bonbardaketaren 90. urteurrenean

M.Z. 2026ko uztailaren 22a

Gaur 90 urte bete dira Otxandio bonbardatu zutela. Errioxako base militarretik zetozen Breguet XIX hegazkin bik Andikona plaza bonbardatu zuten 09:30ean. Gerra zibilaren lehenengo bonbardaketatzat hartzen da Otxandiokoa; 61 hildako eta zauritu ugari eragin zituen.

Uztailaren 22an izan ziren gertaera latz haiek, herrian Santamaña jaiak ospatzen zebiltzala. Bonbardaketan hildakoak gogoratzeko, aurten modu berezia izan dute Otxandion, 9:30ean,  Vicinay-ko adarra eta su kanpaiak jo dituzte. Arratsalderako Kanpaien oroimena, herriaren arnasa ekitaldia prestatu dute; Andikona plazan izango da. Lore eskaintza eta karrilloi eta kanpai kontzertu parte hartzailea egingo dituzte, jai batzordeak azaldu duenez. Emakumeen soka-dantzak eta Ane Gebarak sorturiko Haritik tiraka antzezlanak borobilduko dute eguna.

Bestalde ohitura den bezala, domekan, uztailak 26, bonbardaketan hildakoei omenaldia egingo diote Andikona plazan. Plaza hau izan zen bonbardaketaren epizentro. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!