Carretoren eta Urrutiaren dantza ikuskizunarekin 52. Durangoko Azokak itxi ditu ateak

Jone Guenetxea 2017 abe 10 Durango

Elene Carreto durangarraren eta Beñat Urrutia sopeloztarraren esku egon da aurtengo azokaren itxiera. 19:55 Desafioa izeneko lana plazaratu dute, Landako Guneko hegoaldeko irteeran, ateak itxi orduko. Bost eguneko azokaren ondoren, standetako produktuak eta guneetako azpiegiturak batzeko ordua da.