52. Durangoko Azoka

Carretoren eta Urrutiaren dantza ikuskizunarekin 52. Durangoko Azokak itxi ditu ateak

Jone Guenetxea 2017ko abe. 10a, 20:54

Elene Carreto durangarraren eta Beñat Urrutia sopeloztarraren esku egon da aurtengo azokaren itxiera. 19:55 Desafioa izeneko lana plazaratu dute, Landako Guneko hegoaldeko irteeran, ateak itxi orduko. Bost eguneko azokaren ondoren, standetako produktuak eta guneetako azpiegiturak batzeko ordua da. 

Durangoko Azokaren antolatzaileen esanetan, aurten 110.000 lagunek bisitatu dute Landako Gunea eta 7,5 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du. Azokako balorazioan eman dituzten datuak dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!