52. Durangoko Azoka

Azokaren B aldea | Aroa Nodar, Palentinoko zerbitzaria

Anboto 2017ko abe. 7a, 13:04

Aspalditik, sortzaileen bilgune da Palentino taberna. Aroa Nodar zazpi urtez dabil bertan lanean, eta egunotan bizitzen duten esperientziaz berba egin du.

Zuentzat zoramena izango dira egun hauek, ezta?
Aste bat lehenago dena antolatzen eta jende gehiago kontratatzen hasten gara. Apur bat zoramena izaten da, baina pozik egoten gara. Urtero-urtero jende antzerakoa etortzen da, eta eurek ere gustura egoten dira.

Artista askoren topaleku da.
Tabernan egiten dugun zazpigarren Azoka da honakoa, eta dagoeneko lagunak ere egin ditugu. Zea Maysekoak etorri izan zaizkigu, Berri Txarrakekoak, Doctor Deseokoak...  Gugaz oso jatorrak izaten dira. Baina, jende asko izaten dugu tabernan, eta batzuetan, irteten direnean ohartzen gara. “Hara! Begira nor izan den!”

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!