Auzo-Taxi zerbitzua eskatzeko epea zabaldu du Elorrioko Udalak

Anboto mai 01, 10:59 Elorrio

Hainbat berrikuntza dakartza Auzo-Taxi zerbitzuak: berdintasun klausula berriak ezarri dira, eta orain arte erabiltzen zen karnet fisikoa kendu; erabiltzaile bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta zerrenda taxistei bidaliko diete astero. Horrez gainera, Lourdes etorbidea ere sartu dute ibilbidean. Udalak 10.000 euro jarriko ditu zerbitzurako. 

Bigarren eskuko azoka solidarioa egingo dute Elorrioko ikastetxeek barikuan

Anboto mai 01, 10:51 Elorrio

Azoka maiatzaren 3an izango da, 08:30-14:00 bitartean, Nizeto Urkizuko aparkalekuko ohiko azokako saltokien artean jarriko dituzte salmahaiak, eta lortutako dirua irabazi asmorik gabeko elkarte desberdinentzako izango da.

Asteazkena 1 eguraldia Min: 7ºC
Max: 13ºC
Osteguna 2 eguraldia Min: 4ºC
Max: 18ºC
Ostirala 3 eguraldia Min: 7ºC
Max: 20ºC

AEMET-ek emandako informazioa