Azken kontzertu sorta eskainiko du Anonyme Popular-ek

Anboto 2024ko api. 30a, 11:24

Igor Elortza bertsolari durangarrak gidaturiko proiektua da Anonyme Popular. Anonyme popular diskoa, beste bi abesti solte, eta dozenaka emanaldi egin ostean, agur bira iragarri du. Ekainaren 6an azken kontzertu bat eskainiko du Bilboko Kafe Antzokian. 

Igor Elortzak Rafa Rueda musikaria izan du bidelagun abentura honetan, eta azken zati honetan ere elkarregaz egongo dira. Hain zuzen ere, Azken agurrak deituriko biraren baitan bost kontzertu eskainiko dituzte. Maiatzaren 2an eta 3an AEBetan emanaldiak eskainiko dituzte, Washingtoneko Amonther May 2 ekitaldian eta New Yorkeko Keoruak Festival jaialdian, hurrenez hurren. Ostean, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan (maiatzak 31), Baionako Biltxoko elkartean (ekainak 5) eta Bilboko Kafe Antzokian (ekainak 6) emango dituzte kontzertuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!