Apirilaren 15ean hasiko dituzte Elorrioko plazako konponketa lanak

Anboto 2024ko api. 11a, 09:16

Hilabete inguru iraungo dute Elorrioko plazako harlauzak berritzeko lanek. Datorren astelehenean hasiko dituzte lanak, eta batez ere, apurtuta edo desitxuratuta dauden piezak aldatuko dituzte. Ia 22.000 euro ordainduko ditu udalak lan hauengatik. 

Lanek irauten duten bitartean, eremua zatika itxiko dute, eta orokorrean plaza erabilgarri egongo dela azaldu du Elorrioko Udalak ohar batean. "Helburua apurtuta edota itxura falta daukaten piezak aldatzea da, plazaren itxura originala ahalik eta gehien mantenduta. Horretarako, plazako gune desberdinetako piezak banan-banan kenduko dituzte, oinarria prestatu eta pieza berriak jarriz. Kentzen diren piezak plazako beste puntu batzuetan egokituko dira, neurriek ahalbideratzen duten heinean", nabarmendu dute. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!