Elorrioko HAPOren partaidetza diagnostikoa jendaurrean aurkeztuko dute eguenean

Anboto 2024ko api. 24a, 09:00

Elorrioko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren berrikuspenaren parte hartze prozesuko lehen fasean ondorioztatu dena aurkeztuko dute bihar. Apirilaren 25ean, 18:30ean, Iturri kultur etxean izango da aurkezpena. 

Iazko azaroaren eta aurtengo urtarrilaren bitartean egin dute Elorrion HAPOaren lehen faseko herritarren partaidetza prozesua, eta Elorrioko Udalaren arabera 450 lagun baino gehiagok parte hartu dute. Gainear, ikerketa talde bat ere sortu zuten hainbat auzotar eta tokiko agentek. Biharko aurkezpenean partaidetza prozesuaren ondorioak aurkeztuko dituzte, eta egindako lan teknikoaren gakoetako batzuk azaltzea gura dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!