Athleticen Kopa garaipeneko ospakizuna toki eta ikuspuntu pribilegiatu batetik bizi zuen Txaber San Pedro. Nerbioi errekan bertan egon zen, ontzi batean, gabarra famatuari jarraitzen.
San Pedro Elorrioko Xelai tabernako arduraduna da. Bertan garagardo marka zehatz bat saltzen dute, Athleticen babesle ere badena. Ildo horretatik, marka horrek bere bezero tabernarien artean zozketa egin zuen ontzi batean joateko aukera izateko. San Pedro irabazleetako bat izan zen. Handik bidali zuen ikusgai dagoen bideoa.