Auzo-Taxi zerbitzua eskatzeko epea zabaldu du Elorrioko Udalak

Anboto 2024ko mai. 1a, 10:59

Hainbat berrikuntza dakartza Auzo-Taxi zerbitzuak: berdintasun klausula berriak ezarri dira, eta orain arte erabiltzen zen karnet fisikoa kendu; erabiltzaile bakoitzari zenbaki bat egokituko zaio eta zerrenda taxistei bidaliko diete astero. Horrez gainera, Lourdes etorbidea ere sartu dute ibilbidean. Udalak 10.000 euro jarriko ditu zerbitzurako. 

2012an jarri zuten martxan Elorrioko Auzo-Taxi zerbitzua, eta ordutik egokitzen joan da. Egoera zaurgarrian dauden herritarrei, hau da, adinekoei, desgaitasunen bat dutenei, aldi baterako mugikortasun murriztua dutenei eta errenta txikiagoak dituzten familiei mugikortasuna errazteko helburua du zerbitzuak. 

Eskaera orriak Elorrioko Udaletxeko HAZen daude eskuragarri. 2023an zehar eskatu zutenek ez dute berriro eskatu beharko, 2022koak baino lehenago eskatu zutenek, ostera, bai. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!