Tabarra

Erabiltzailearen aurpegia Libe Mimenza Castillo 2024ko api. 12a, 11:56

Lololo lolololo lolo
danontzat ez zara geuria.
“Herritik” sortu zinen arren
gizona da neurria.

Anaidi gorri-zuria
zelai orlegian matxirulismoan Euskal Herria.
Banatu daigun guztiok
alua ezker eskuin:
Athletic, Athletic
ez zara nagusia!
Altxa ahotsak!

Famoso, famoso
espainolez indarra.
«Campeón» eske kapitaina,
ze eredu, ze herri traizio?

Aupa zirkua!
Aurrera aberatsen gurtza! 
Bilbo ta Bizkai guztia
diru publikodun festan. 
Aupa zirkua!
Gola kapitalismoak! 
Bandera gorri-zuria 
dirua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!