2.761 sinadura batu dituzte Elorrioko eguneko zentroaren alde

Anboto 2024ko api. 19a, 10:00
Pentsiodunen mobilizazioa Elorrion.

'Bizi duin, Eguneko Zentroa orain' kanpainaren barruan batu dituzte sinadurak; Aldundiari helarazi gura dizkiete. 

Elorrion urteak daramatzate eguneko zentroa eskatzen. Orain, Bizi duin, eguneko zentroa orain kanpainaren barruan, herritar talde batek 2.761 sinadura batu ditu; horiek eskuan, Aldundira joko dutela azaldu dute ohar baten bitartez. "Elorriok eguneko zentroa behar du eta honen kontra ez dago ezer argudiatzerik", adierazi dute. Elorrioko Udalak CPS ikerketa enpresaren txostena publikatu zuen iaz, eta bertan dioenaren arabera, 65 urtetik gorako 1.700 biztanle baino gehiago dituzten Bizkaiko herri guztietan dago eguneko zentro bat, Elorrion eta beste herri batean izan ezik. Herritarrek mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute ohar berean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!