Sanfaustoen inguruko informazioa batuko dugu atal berezi honetan: Egitaraua, albisteak, elkarrizketak, argazkiak...
Agur Patxikotxu!

Anboto 2016 urr 23 Durango

Bi asteko jaien ostean durangarrek agur esan diete San Fausto Jaiei. Abestiak dioen moduan, "Patxikotxu dantzari alaia, dantzan ugari egin dugu". Baina, jaiek ere amaitu behar dutela eta, Patxikotxuri agur esanda bukatu dituzte jaiak Durangon. 19:30ean, Patxikotxu kalejira jendetsu batek lagunduta eraman dute udaletxeko plazatik hasita tren kotxera zaharreraino. Han, tradizioari eutsiz, erre egin dute.