Eguraldi nahasia egon arren, jendetza batu da gaur eguerdian Durangoko alde zaharrean. Artopilen banaketan ilada luzeak egin dituzte herritarrek, eta ostean dantza saioa eskaini dute Kriskitinekoek; aurten ere neska eta mutilek dantzatu dute Platillu-soinua, iaz hasitako bidea jarraituta.
Txosnagunean paellaren bueltan batu dira gaur. Giro ederrean bazkaldu dute, arratsaldeko Erreka jaitsierarako indarrak hartzeko.