Durangoko jaiak 2016

Agur Patxikotxu!

Anboto 2016ko urr. 23a, 20:19

Bi asteko jaien ostean durangarrek agur esan diete San Fausto Jaiei. Abestiak dioen moduan, "Patxikotxu dantzari alaia, dantzan ugari egin dugu". Baina, jaiek ere amaitu behar dutela eta, Patxikotxuri agur esanda bukatu dituzte jaiak Durangon. 19:30ean, Patxikotxu kalejira jendetsu batek lagunduta eraman dute udaletxeko plazatik hasita tren kotxera zaharreraino. Han, tradizioari eutsiz, erre egin dute.

Jaiak amaitu arren, hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte hurrengo egunetarako Durangon. Datorren domekan, esaterako, 50. umeen euskal jaiak ehunka dantzari gazte bilduko ditu Durangon.

 

Osteguna 27

18:00 “La herejía de Durango” hitzaldia Arte eta Historia Museoan. Ponentea: Iñaki Bazán (EHUko Katedratikoa).

Larunbata 29

II. Durangoko Gau Krosa (Night Urban Race).

19:30 Gau Kros Txikia (Umeentzako lasterketak) Santa Anan.

20:00 Gau Krosa (16 urtetik gorakoentzat) Santa Anan.

20:00  XXII. Txistu kontzertua Landako Gunean.

Igandea 30

50. Umeen euskal jaia

12:00  Talde guztiak merkatu plazan elkartuko dira eta ondoren kalejira egingo dute.

13:00   IV. Argazki txapelketaren sari banaketa San Agustin Kultur Guneko sarreran.

17:00  Alardea dantza taldeekin Ezkurdin. (Euria bada, Landako Gunean).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!