Erreka alboan etzan, eta itsasotik ailegatzen diren errefuxiatuen egoera irudikatu dute Durangon, txosna batzordeak Ourdaybiren eskutik antolatzen duen erreka jaitsieran. Pankarta bat eskutan ere beste lagun batzuk, mezua zabaltzeko asmoz.
Errefuxiatuen aldeko plataforma sortu zen Durangon, eta atzoko ekintzaz aparte, hileko lehen zapatuetan elkarretaratzeak egiten hasi dira, 12:00etan Andra Marian.