Durangoko jaiak 2016

Sanfaustoetako txupinero ohiek bazkaria egingo dute

Anboto 2016ko urr. 5a, 11:00

Durangoko jaien bueltan bada tradizio bitxi bat. Duela 16 urtetik, Sanfaustoetan txupinero izan direnak bazkari batean batzen dira. Aurten, urriaren 8rako jarri dute hitzordua. Antolatzaileek azaldu dutenez, 25 lagun batuko dira.

Datorren larunbatean, urriak 8, Durangoko txupineroak, ohiko urteko bazkaria egiteko batuko dira. Aurten 16. aldia izango da eta Kili-Kolo txokoan elkartuko dira. Jabier Sagastizabal eta Maria Eugenia Unzilla izango dira janaria prestatuko dutenak. Postreak berriz, Kontxi Onagoitiak eta Juanan Aromak prestatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!