Aldarrikapenak jai-giroan kalera ateratzeko modua izango da. Horretarako, poteo dantzagarri feminista hasiko dute 20:00etan, txosnagunetik, eta Durangoko kaleak zeharkatuko ditu: “Kalea jai-giro alaian hartzeko modua da. Sarritan, emakumeek ez dute hainbeste erraztasun izan espazio publikoa hartzeko, eta horri buelta emateko modua da. Kalean egotea inportantea da, eta jaietan are gehiago”, dio Bilgune Feministako Garazi Unzaluk.
Ostean, 22:00etan, emakumeak ere partaide dituen musika taldeen kontzertua hasiko da: Vinagre de Moderna, Perlata eta DJ Map-H.