Durangoko jaiak 2016

Pinondoko Txosnagunea koloreztatzen hasi dira, bihar guztia prest egoteko

Anboto 2016ko urr. 10a, 12:07

Bihar botako dute San Fausto jaietako txupinazoa Txosnagunean, eta elkarteetako kideak gogor dabiltza lanean.

Karpak muntatu, txosnak atondu, dekorazioa landu... Lan handiko egunak dira hauek Txosnaguneko kideentzat. Euskalgintzako Guka bilgunearen karpan, esaterako, mural ederra margotu dute eskuz, Eñaut Aiartzaguena artistak egindako diseinuan oinarrituta.

 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!