Durangoko jaiak 2016

‘Gukantuak’: euskarazko musika disfrutatzeko Dj emankizunak

Anboto 2016ko urr. 11a, 10:30

Euskalgintzaren bilguneak, Gukak, bosgarren urtez ipiniko du karpa San Fausto jaietan. Pinondora bueltatuko den Txosnagunean, erreka alboan kokatuko dute karpa, eta egun zein gauerako jai-giroa eskainiko dute bertan. Gainera, ogitarteko egin berriak jateko aukera ere egongo da bertako terrazan.  Euskaraz bizitzeko aldarria zabalduko dute jaietan.

Aurten, nobedadeak dakartzate Gukakoek. Euskarazko musika sustatu eta gozatzeko asmoz, Gukantuak ekimena sortu dute. Batez ere, euskal musika ipintzen duten Dj-en emankizunak izango dira, hiru egunetan. Gaur, jaien hasieran, Dj Bull ezagunak alaituko du gaua.  Hilaren 15ean Dj Koolen txanda izango da, eta 22an Dj Jo Ta Txorena. Mozorro Eguna amaitzeko modu bikaina, beraz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!