Durangoko jaiak 2016

Esker oneko hitz eta irrifarreak txupinazo txikian

Anboto 2016ko urr. 16a, 14:33

Durangarrei eskerrak emanda, irrifartsu jaurti dute txupinazoa La Cuadri del Hospiko kideek. 

Patxikotxurekin kalejiran ibili ondoren, udaletxera igo eta txupinazoa jaurti dute La Cuadri del Hospiko haurrek. Bertatik, eskerrak eman dizkiete durangar guztiei emandako laguntzagatik. Eta, herritarrei deia luzatu diete haur-minbiziaren alde lanean jarraitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!