Kulturzaleen iladak sortzen dituzte artistak

  Kultura  Durango

Durangoko Azokaren 52. edizioko bigarren egunean jede asko batu da Landako Gunean eta inguruetan. Besteak beste, Berri Txarrak, Gatibu, eta Toti Martinez de Lezearen zaleek iladak egin dituzte, euren artelanak sinatzeko zein argazkiak ateratzeko. Jon Maiak Ahotsenean eskaini duen berbaldian ere jendea aretotik kanpo geratu da. 

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Azokaren B aldea | Aroa Nodar, Palentinoko zerbitzaria

  Kultura  Durangaldea

Azokaren B aldea | Aroa Nodar, Palentinoko zerbitzaria

Aspalditik, sortzaileen bilgune da Palentino taberna. Aroa Nodar zazpi urtez dabil bertan lanean, eta egunotan bizitzen duten esperientziaz berba egin du.

Ugaldetarrak: Boluntarioen hiru belaunaldi batera Durangoko Azokan

  Kultura  Durango  Elorrio

Ugaldetarrak: Boluntarioen hiru belaunaldi batera Durangoko Azokan

Durangoko Azoka posible egiteko, boluntario lana egiten dute Gerediaga elkartearen bueltako lagun askok. Elorriotik etorritako Ugalde familiarena da adibide bat. Azokarekiko maitasuna eta konpromisoa hiru belaunalditan transmititu dute euren etxean. 

Sormenaren lurraldeko ateak zabalik daude

  Kultura  Durango

Martxan dago 52. Durangoko Azoka. Goizeko lehen orduetatik jendea hurreratzen hasi da, eta astiro astiro badoa betetzen Landako Gunea. Sortzaileak ere hasi dira lanean, diskoak saldu eta sinatzen. 

»» Ikusi argazki guztiak (11)

“Liburu honen idazketa sakoneko urpekaritza moduko bat izan zen”

  Kultura  Durango

“Liburu honen idazketa sakoneko urpekaritza moduko bat izan zen”

‘Ametsen jauregia’ liburuan, gaueko ametsak idaztera derrigortzen zuen sistema totalitario bat islatu zuen Ismail Kadare idazle albaniarrak. Liburu horretako herritarren antzera, Peru Magdalenak (Durango, 1980) ere lotan amestutakoa erabili du bere azken liburua idazteko. Baina, derrigortuta barik, berak erabaki duelako. Ametsen atzetik ibili da, sakonean arakatuz, gizaki moduan inkontziente kolektibo bat dugun usteari jarraika. Bertan topatu duena ‘Ametsondoa’ liburuan irakurri ahalko da.

‘Erraiak’ diskoa aurkezteko bira hasiko du Bultz! taldeak Durangoko Azokan

  Kultura  Abadiño  Elorrio

‘Erraiak’ diskoa aurkezteko bira hasiko  du Bultz! taldeak Durangoko Azokan

Durangaldeko eszenan talde berri bat loratu da azken urtean, punkrock musika zabaltzera datorrena. Bultz! izenagaz, Elorrio eta Abadiñotik datoz gazte hauek, hasiberriaren ilusioagaz. Urrian kaleratu zuten euren lehen diskoa, Erraiak, eta Ahotsenean aurkeztuko dute barikuan, 13:00etan.

Doinu indartsuz betetako ‘Bizimina’ aurkeztuko du Nebrashkak Ahotsenean

  Kultura  Durango

Doinu indartsuz betetako ‘Bizimina’ aurkeztuko du Nebrashkak Ahotsenean

Bizimina rock doinuez betetako  lehenengo singlea erakutsiko du Nebrashkak —Ander Bastida, Gorka Muñoz, Alain Asenjo, Markos Agirre eta Txerra Gonzalez— , bihar, Ahotsenean. Maiatzean grabatutako lana irailean aurkeztu zuten lehenengoz, Berrizen, eta, orain, Durangoko Azokan erakutsiko dute, etxean. “Gure herrian eta gure lagunen eta familiakoen aurrean jotzeko aukera izango dugu”, nabarmendu du Gorka Muñozek, Azokak ematen duen “presentzia” ahaztu gabe.

Azken prestaketa lanak, bihar ateak zabalduko dituen Durangoko Azokan

  Kultura  Durango



Bihar ateak zabalduko dituen azokan azken ukitu eta prestaketa lanak egiten dabiltza. Bihar, goizean ateak irekiko dituen euskal kulturaren plazan dena prest egoteko buru belarri lanean dabiltza Durangon.



»» Ikusi argazki guztiak (8)

Martxel Rodriguez, Elene Carreto eta Beñat Urrutia dantzariak, Durangoko Azoka zabaltzeko eta ixteko protagonista

  Kultura  Durango

Martxel Rodriguez, Elene Carreto eta Beñat Urrutia dantzariak, Durangoko Azoka zabaltzeko eta ixteko protagonista

Bihar hasiko da 52. Durangoko Azoka, domekara bitartean makina bat artelan eta ekitaldi jasoko dituena. 10:30ean zabalduko ditu ateak, Landako Gunean.

“Ezin dugu abestu matxismoaren biktima diren emakumeen paperetik”

  Kultura  Durangaldea

“Ezin dugu abestu matxismoaren  biktima diren emakumeen paperetik”

Hip-hop azidoa egiten du Glaukoma taldeak. Hirugarren diskoagaz, taldea hazten eta zaleak irabazten ari da. Juantxo Arakama abeslariak egin dio kasu kazetariari telefonoz.