Katamalok kontzertu honetako eskubideak Plateruenaren esku utzi ditu, ...eta urte askotarako diru ekarpen eta borondatezko lan kanpainagaz bat eginez. Gotzon Barandiaranen arabera, “hiru urte eta gero guk geuk disko hau kaleratzeak ez zuen zentzu handirik. Plateruenarekin hasieratik bidelagun izan gara Bihotz Bakartien Kluba sortu genuenetik. Logikoa eta naturala zen grabazioa beraien esku uztea diru ekarpen pertsonala egin beharrean diskoa emanez. Ateratzen dena Durangoko antzokiaren proiekturako izango da”. Itziar Castrillo saxofoi-jotzaileak Katamalorekin azkenengo biran bat egin zuen. Diskoa eskuen artean hartuta, pozik dago emaitzarekin. “Grabazioa, gau horretan bizi izan genuenaren isla da. Plateruena jendez gainezka zegoen, eta emozio handiko kontzertua izan zen”. Gogoratu dutenez, aurretik grabatu gabeko bost abesti entzun daitezke diskoan.