Egun osoko egitaraua izango dute Axpen, San Martintxo jaia ospatzeko

A.M. aza 20 Atxondo

Azaroaren 21ean, zapatuan, San Martintxo jaia egingo dute Axpen. Giro ederrean egingo dute eta ez da musikarik eta janaririk faltako. 11:30ean ekingo diote ospakizunari, Axpeko plazan bertan, mokadutxo baten bueltan; ondoren, ingurutik ibilaldi bat egingo dute, musikariz lagunduta. Bazkalaurretik, igel eta porra txapelketa egingo dituzte. Eguneko ekitaldirik nagusienetariko bat bazkaria izango da. 14:30ean hasiko da eta hor ere musikak protagonismo berezia hartuko du.

Antzinako lehergailu bat neutralizatu dute Atxondon

Anboto aza 08 Atxondo

Ertzaintzak azaldu duenez, itxura guztien arabera Gerra Zibileko lehergailua izan da eta "ugertuta" zegoen. 

Igandea 22 eguraldia Min: 7ºC
Max: 16ºC
Astelehena 23 eguraldia Min: 7ºC
Max: 17ºC
Asteartea 24 eguraldia Min: 6ºC
Max: 15ºC

AEMET-ek emandako informazioa