Maiatzeko Plangintza

Erabiltzailearen aurpegia Marixurrike 2016ko mai. 13a, 12:00

Hona hemen Marixurrike Aisialdi Taldearen maiatzeko plangintza.

Jaietarako Flash Move-a hasiko gara prestatzen, Maiatzak 10ean hasiko gara prestatzen eta 17,20,25,27 eta 30ean dantza entseguak edukiko ditugu. Horretarako Esne Beltzaren Gogoak abestia aukeratu dugu. Beraz, pausuak prestatzen hasi zaitezkete!!! Maiatzak 21ean mendira joateko asmoa dugu baina txarra egiten badu sukaldaritza tailerra egingo dugu. Azkenik 28an Eskulanak egingo ditugu. Gogoratu ekintza hauetarako proposamenik baduzu ongi etorriak izango direla. Marixurrike Aisialdi Taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!