Axpeko Etxebarri, Munduko jatetxerik onena

A. M.

Etxebarriko Mohamed Benabdallah sumillerra eta Bittor Arginzoniz sukaldaria. THE WORLD 50 BEST RESTAURANTS.

Bittor Arginzonizen Etxebarri, munduko jatetxe onena aukeratu dute. Bart aurkeztu dute The Best 50 Restaurants zerrenda Liman (Peru) egindako galan, eta bertan eman dute ezagutzera erabakia. Tailandiako Gaggan jatetxea eta Alchimist danimarkarra zerrendatu dituzte bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 

Arginzoniz Mohamed Benabdallah sumillerragaz batera igo zen galan saria jasotzera. Bi urtez bigarren amaitu ostean, emozioz beteta jaso zuen saria. 

Oraintsu, Txispa jatetxea zerrenda bereko 80. postuan zerrendatu zuten, Honenbestez, munduko 100 jatetxe onenen artean daude Durangaldeko bi, Etxebarri eta Txispa. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!