Antzinako lehergailu bat neutralizatu dute Atxondon

Anboto

Ertzaintzak azaldu duenez, itxura guztien arabera Gerra Zibileko lehergailua izan da eta "ugertuta" zegoen. 

Ertzaintzako Lehergailuak Indargabetzeko Unitateko agenteek lehergailu bat neutralizatu dute gaur Atxondon, Besaide inguruan. Itxura guztien arabera Gerra Zibileko esku-granada izan dela azaldu du Ertzantzak.

Aurkikuntzaren abisua jaso dute Ertzaintzak eguerdian eta lehergailua modu kontrolatuan indargabetu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!