Bertan dago Tetsuro Maeda sukaldariaren jatetxea, 80. postuan. Azaroaren 4an Liman (Peru) egingo duten galan jakinaraziko dute 50 jatetxerik onenen zerrenda ofiziala.
Axpeko Txispa Durangaldeko Michelin izardun jatetxeetariko bat da, Atxondoko Etxebarri, Zornotzako Boroa eta La Revelia jatetxeekin batera. 2023ko maiatzean ateak zabaldu zituenetik, Maedak gidatzen duen proiektuak hainbat sari jaso du; esate baterako, 2024an Repsolen eguzkia jaso zuen.