Atxondoko frontoiko aldagelak berrizten hasi dira

A.M.

Atxondoko frontoia.

Aste honetan Atxondoko frontoiko aldagelak berrizten hasi dira. Obrek irauten duten bitartean, frontoiko eta frontoitik gertu dauden gune batzuk "partzialki" okupatuko dituztela azaldu du udalak; frontoirako sarrera ere aldi baterako itxita egongo dela aurreratu du udalak, segurtasun arrazoiengaitik.

"Makinarien eta materialen sartu-irtenak egongo dira, eta gertuko sarbide eta ibilbideetan murrizketa puntualak direla eta, herritarrei lankidetza eskertu gura diegu", azpimarratu du udalak.

Bestalde, frontoian bertan Nagusien Egunaren ospakizun ekitaldiak egingo dituzte gaur. 17:30ean bingoa egongo da, eta 18:00etan Gurutze Beitiak Yo y mis circunstancias bakarrizketa egingo du. Eguna borobiltzeko, txokolatea egongo da denentzat. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!