Langile bat ospitalera eraman dute Atxondon, makina batek hanka harrapatu eta gero

Anboto

Ertzaintzak azaldu duenez, 18:15ean gertatu zen lan istripua Atxondoko enpresa baten, atzo. 

Lan istripua gertatu zen Atxondoko enpresa batean, atzo arratsaldean. Ertzaintzak jakitera eman duenez, makina batek lanean zegoen emakume bati hanka harrapatu zion. Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak berehala bertaratu ziren eta zauritua Galdakaoko Ospitalera eraman zuten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!