Formigalera eski irteera

Erabiltzailearen aurpegia ZALDAI MENDI TALDEA 2017ko urt. 16a, 01:04

Otsailak 10-11-12 astebururako Formigalera eski irteera antolatu dute Asuntze eta Zaldai mendi taldeek elkarlanean.

Aurten ere, Asuntze eta Zaldai mendi taldeek elkarlanean eski irteera antolatu dute aurreko urteetan bezalaxe. Otsailak 10,11 eta 12ko asteburuan izango da Formigaleko eski estaziora, Sabiñanigoko hotel batean pentsio erdian ostatu hartuta eta joan etorriko bidaia autobusez izango da ostiral arratsaldean irten eta igande iluntzean bueltatuz.

Irteera: Otsailak 10, barikua, arratsaldean 

                 18:30etan Iurretako Andaparape kalean (Iurretako eleiza atzean)

                 19:00 Atxondon

Itzulera: Otsailak 12, domeka, iluntzean

130 EURO: Autobusa

                 2 egunetako hotela (Sabiñanigoko Pirenarium hotelean) pentsio erdian (2 egunetako gosaria eta afaria barne)

                 2 egunetako forfaita

65 EURO: Gurasoekin datozen 10 urtetik beherako umeentzat. (Ume bakoitzeko guraso bat etorri beharko da)

Izen ematea:: zaldai@hotmail.com

                           (Azken eguna otsailak 5)

Materiala aukeratzeko aukera bertan:: 16euro

Informazio gehiago: http://www.zaldaimenditaldea.org/eskiatzera-irteera

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!